EUSKARA IKASTEKO BEKAK

Euskara

 

EUSKARA IKASTEKO BEKAK

Orain arte aukerarik izan ez dutenei edo euskara maila hobetu nahi dutenei laguntzeko, Aranguren Ibarreko Udalak diru-laguntza deialdi hau argitaratzen du urtero. 

Diru-laguntza ibarrean erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoentzat edo bertan jendaurrean lan egiten dutenentzat zuzenduta dago eta matrikularen %75-95 ordaintzen du. Honako ikastaro mota hauek barne hartzen ditu: 

  • Ikastaro estentsiboak
  • Ikastaro trinkoak
  • Barnetegiak
  • Autoikaskuntzako ikastaroak
  • Udako unibertsitate-ikastaroak euskaraz

 

Beka jasotzeko eskaera ikastaroa amaitzean egiten da, epea urriaren hasieran itxi egiten da. Kontsultatu baldintza guztiak deialdian:

Euskara ikasteko diru-laguntzen deialdia. 2024-2025 ikasturtea.

Euskara ikasteko diru-laguntzen deialdiaren eskaera orria. 2024-2025 ikasturtea.

Euskara ikasteko diru-laguntzen deialdiaren zinpekoa. 2024-2025 ikasturtea.

 

EUSKARABIDEAK ESKAINTZEN DITUEN DIRULAGUNTZAK 

Nafarroako Euskararen Institutoak, Euskarabideak, euskararen ikaskuntza sustatzeko dirulaguntza propioak ditu, Aranguren Ibarreko Udalak eskaintzen dituen beken osagarri direnak.  

Urtean zehar jasotako eskabide kopuruaren arabera eskatzaileek jaso dezaketen diru-kopurua murriztea gertatu litekeenez bi dirulaguntzak, Aranguren Ibarreko Udalarena zein Euskarabidekoa, eskatzea gomendatzen da.

Informazio gehiago Euskarabideko dirulaguntzaren inguruan hemen.  

Volver arriba