Euskarazko udalekuetarako diru-laguntzak
Euskara
Euskara hutsez egindako udako kanpalekuetan parte hartzeko diru-laguntzak. Baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahalko dute diru-laguntza:
- LH edo DBHko D ereduko ikaslea izatea (ikastetxe publiko zein ikastoletan euskaraz ikasten duten ikasleak)
- Aranguren Ibarrean erroldatuta egotea kanpaldiak irauten duen bitartean eta laguntza eskatzeko unean.
Eskaerak aurkezteko:
- Irailean zehar
- Gaur egungo osasun egoera dela eta, eskaerak egoitza elektronikoaren bidez egingo dira edo dokumentazioa euskera@aranguren.es e-postaren bidez ere aurkeztu daiteke. Posible ez den kasuetan, Udaletxeko 1. Solairuko administrariari aurkeztu ahalko zaio aurretik 948 15 13 82 telefonoaren bidez hitz ordua eskatuz.