ANTZERKI GARAIKIDEA: ‘Torcidxs’
2026ko azaroak 15 | 19:00etan.
Aranguren Ibarreko Kultur Etxea
- Sarreren salmenta: Presentzialki, Kultur Etxeko lehiatilean, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara edo ekitaldiaren egunean 30 minutu baino lehen; edo online, https://www.aranguren.es/eu/zerbitzuak/kultura/saldu-sarrerak-online/ estekaren bidez.
- Zenbatekoa: 4€
- Izen-emate: 2026ko irailaren 24tik, 10:00etatik aurrera, erroldatutako eta sisteman alta eman dutenen pertsonentzat. Sarrera orokorra larunbatean, irailaren 26an, 10:00etatik aurrera.
Performancea, inprobisazioa, testua, lotsagabekeria eta freskotasuna.
Tokiz kanpo dauden divak, artista martirizatuak, birtuosismo zalantzazkoa. Autotunearekin ere desafinatzen duen abeslari bat. Lau lagun interakzioan arituko dira gorputz bat den antzokiaren mekanismoekin: gatazka-eremu batean daude. Konpainia gazte baten lehen lana. Aktoreek direnaz bestelako zerbait izateko nahia gorpuzten dute, eta horrek epai eta identitate saltsa ederra ekarriko du: dena apurtuko da eta porrota ospatuko dute.
**Bukatzean, solasaldia ikus-entzuleekin.