ANTZERKIA: ‘Atra Bilis’

2026ko urriak 18 | 19:00etan.

Aranguren Ibarreko Kultur Etxea

Foto evento
  • Sarreren salmenta: Presentzialki, Kultur Etxeko lehiatilean, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara edo ekitaldiaren egunean 30 minutu baino lehen; edo online, https://www.aranguren.es/eu/zerbitzuak/kultura/saldu-sarrerak-online/ estekaren bidez.
  • Zenbatekoa: 7€
  • Izen-emate: 2026ko irailaren 24tik, 10:00etatik aurrera, erroldatutako eta sisteman alta eman dutenen pertsonentzat. Sarrera orokorra larunbatean, irailaren 26an, 10:00etatik aurrera.

‘IPAR ESZENA BIDEA’ ANTZERKI-PROIEKTUA.

Sari anitz jaso dituen komedia beltza, hagitz beltza, kutsu fratrizida, homizida, katuzida eta -zida amaiera duen edozer gauzaren kutsua duena.

Adineko lau emakume, herraz eta saminez beterik, Nazaria Alba Montenegroren senarraren beilan elkartuko dira gau ekaiztsu batean. Giro aproposa sortuko da solaserako, eta hala etorriko zaizkie oroitzapenak, desamodioak, sekretuak eta gorroto ezkutuak, trumoiekin batera.

2026ko Oh! saria kategoria hauetan: ikuskizunik onena, zuzendaririk onena, emakumezko aktorerik onena eta jantzirik onenak.

Autor: Hilo Producciones.
OHARRA: Gazte eta helduentzako jarduera.
Volver arriba