ANTZERKIA FAMILIAN: ‘Xaboi saltzailea’
2026ko martxoak 7 | 17:00etan euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz.
Aranguren Ibarreko Kultur Etxea
- Sarreren salmenta: Presentzialki, Kultur Etxeko lehiatilean, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara edo ekitaldiaren egunean 30 minutu baino lehen; edo online, https://www.aranguren.es/eu/zerbitzuak/kultura/saldu-sarrerak-online/ estekaren bidez.
- Zenbatekoa: 4€
- Izen-emate: 2026ko otsailaren 12tik aurrera, 10:00etan, erroldatutako pertsonentzat; eta 2026ko otsailaren 14tik aurrera erroldatugabeentzat.
Lurrun, kolore, kea, eta 3 metro baino gehiagoko ponpak… dituen ikuskizun harrigarria.
XVI. mendean gaude, Frantziako baso txiki baten kanpoaldean. Hemen bizi da, etxola txiki eta goibel batean, gure protagonista, xaboi-saltzaile gaztea. Bere xaboi-pastillak saldu nahian ematen zituen egunak inguruko herrietan, baina ez zuen ia arrakastarik izaten. Gau batean, ekaitz handi batek harrapatu zuen. Orduak aurrera joan ahala, xaboi-pilulekin eta itoginetatik erortzen zen urarekin… xaboi-ponpak sor zitzakeela konturatu zen!!
**17:00etan euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz.