ANTZERKIA-KORRIKA KULTURALA: ‘Azken eguzkilorea’
2026ko martxoak 21 | 18:00etatik 19:00etara.
Aranguren Ibarreko Kultur Etxea
- Sarreren salmenta: Presentzialki, Kultur Etxeko lehiatilean, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara edo ekitaldiaren egunean 30 minutu baino lehen; edo online, https://www.aranguren.es/eu/zerbitzuak/kultura/saldu-sarrerak-online/ estekaren bidez.
- Zenbatekoa: 4€
- Izen-emate: 2026ko otsailaren 12tik aurrera, 10:00etan, erroldatutako pertsonentzat; eta 2026ko otsailaren 14tik aurrera erroldatugabeentzat.
Txotxongiloak eta objektu-antzerkia nahasten dituen ikuskizun ikusgarria, Mitologiaren beste ikuspegi bat aurkezteko.
Bazen Kattalin izeneko neska bat. Kattalin baserri batean bizi zen, mendian, herritik urrun samar. Herrira astero jaisteko ohitura zuen, baina egun batean konturatzen da bere lagunak desagertuak zirela. Zergatik? Kattalinek sekulako bidaia egingo du ikertzeko. Pertsonaia mitologikoak ezagutuko ditu eta azken Eguzkilorea aurkitu beharko du.
Euskara Zerbitzuak antolatua.