BATZORDEA: 2026ko Errege Magoen Kabalgata antolatzeko lanak
2025eko azaroak 13 | 19:00etan.
Mutiloa jarduera anitzeko gela
Urtero bezala, Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura Zerbitzuak 2026ko Errege Magoen Kabalgata antolatzeko lanak hasiko ditu azaro honetan.
Horretarako, lehenengo antolaketa-bilera ireki bat deitu da, ekitaldiaren prestaketekin hasteko eta herritarren ideiak zein ekarpenak jasotzeko. Bilera hori datorren azaroaren 13an, osteguna, 19:00etan izango da, Udaletxeko Mutiloa erabilera anitzeko aretoan.
Errege Magoen Kabalgataren ezaugarri nagusia hurbiltasuna eta Aranguren Ibarreko eragileen parte-hartze handia izan dira beti.
Horregatik, Kultura Zerbitzuak herritar guztiak modu aktiboan parte hartzera gonbidatzen ditu, ideiak eta proposamenak partekatuz, hain berezia den ekitaldi hau bizirik mantentzen laguntzeko.