BILERA ELKARRIZKETATURAKO: ‘Adingabeak eta Internet duten gailu mugikorretarako sarbidea’
2026ko urriak 15 | 16:00etatik 18:00etara.
Mutiloa jarduera anitzeko gela
- Zenbatekoa: Asistentzia askea.
Egunero, haurrekin eta nerabeekin gauden eta/edo lan egiten dugun guraso eta/edo pertsonak garen aldetik, gure kezkarik handienetako batek lotura du haurrek internet duten gailuetara duten sarbidearekin, eta horrek dakarren arriskuarekin. Besteak beste, geure buruari galdetzen diogu: ba al dago adin zehatzik haurra tresna horiek erabiltzen has dadin?
Duela gutxi, mugimendu bat sortu zen, Interneterako sarbidea duten gailuen erabilera desegokiaren ondorio kaltegarriekin kezkatuak dauden ehunka familiak osatua. Ekimena “Mugikorrik gabeko nerabezaroa” da, eta esteka honetan aurkituko informazio gehiago: https://www.almna.org/
- Aranguren Ibarrean ere kezka handia dago gai honen inguruan, eta dagoeneko badira mobiliozatzen eta gaia lantzen ari diren pertsonak eta taldeak, eta Udalak ere horretan dihardu.
- Gizarte Zerbitzuan gaiari buruzko lantalde irekia osatu nahi dugu, pertsona eta/edo talde guztien arteko ahaleginak bateratzeko.
- Gogoratuko duzuenez, uda baino lehen, gaiari buruz hausnartzeko eta hartan sakontzeko interesa duten pertsonen kontaktuak jaso genituen, zuen prestasunari buruz galdetuz; alde horretatik, eskerrak ematen dizkizuegu zuen erantzunengatik.
Hori dela eta, BILERA ELKARRIZKETATURAKO deia egiten dizuegu. URRIAREN 15ean izanen da, OSTEGUNA, 16:00etan (2 orduko iraupena), Arangurengo Udaleko Erabilera Anitzeko Aretoan. Sarrera atzeko atean (gorapea). Horrela, kezka hori jorratzen hasiko gara gai horri buruz hausnartu eta hitz egin nahi dugun pertsona guztien artean.