FAMILIENTZAKO LANTEGIA: Jolasak eta Solasak
2021eko abenduak 14 | 17:00etatik 18:30etara
CP Irulegi

- Sarreren salmenta: 948150193 edo euskera@aranguren.es
- Zenbatekoa: Doako izen-emateak (heldu eta haurrentzako)
- Izen-emate: Abenduak 13ra arte
Maiz aipatu izan da jolasak haurren hezkuntzan eta hazkuntzan duen garrantzia. Ongi elikatzea, kirola egitea eta osasuntsu haztea bezain garrantzitsua da jolastea.
Euskaldunak izanda ere, gurasoei askotan gure haurrekin euskaraz jolasteko jolas, kanta eta formulak falta zaizkigu. Tailer honetan euskarazko jolas, kanta eta formulak ikasi eta praktikatuko ditugu, euskara seme-alabekin konpartitzeko eta konplizitate elementu bilakatzeko. Ongi pasatzeaz gain, euskararekiko lotura afektiboa sortzen edo sendotzen lagunduko diozu haurrari, eta txikitatik gehiago eta errazago hitz egingo du.
Tailerra 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta dago eta haurrek ere parte har dezakete.
Lehengo orduan zehar Dindaiako hezitzaile batek zenbait baliabide eta jolas erakutsiko dizkie guraso eta helduei. Bitartean, beste hezitzaile batek euskarazko tailer batean 2 urtetik gorako haurrei formula eta jolas berdinak erakutsiko dizkie, saioaren azken ordu erdian horietaz elkarrekin gozatu ahal izateko.