IKASTAROA: Lehen sorospenak
2026ko urriak 6 - 2026ko azaroak 3 | 16:30etik 20:30era.
Espacio Joven 31192 Gazte Gunea
- Zenbatekoa: Doakoa.
- Izen-emate: 2026ko irailaren 10etik 21era (gehienez 20 pertsona).
Larrialdi baten aurrean nola jokatu jakingo zenuke?
Ikastaro honetan, lehen sorospenen oinarrizko ezagutzak ikasiko dituzu, eguneroko bizitzan gerta daitezkeen egoeretan azkar eta eraginkortasunez erantzuteko.
Ikastaroa urrian egingo da, 4 orduko 5 saiotan, asteartero 16:30etik 20:30era. Ikastaroa amaitzean, ziurtagiri bat jasoko duzu.
Prestakuntza praktiko eta dinamikoaren bidez, istripuen, zaurien, erreduren eta itotzeen aurrean nola jokatu, bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) eta eguneroko bizitzan gerta daitezkeen beste larrialdi-egoera batzuk ezagutuko dituzu. Ezagutza horiek bizitza bat salbatzen lagun zaitzakete.
Erreserbatu zure plaza!
**Jarduera hau euskaraz zein gaztelaniaz izango da.