TAILERRA: Zeramika (arkeologikoa)
2023ko urriak 1 | 12:00
Plaza de Labiano
- Sarreren salmenta: 948 29 14 89
- Izen-emate: Aranzadi Zientzia Elkartea
Zeramika (arkeologiko) tailerra euskaraz, Labianoko plazan (eguraldi txarrarekin kontzejuko etxean egingo da).
Zeramikaren lanketa duela bost mila urtetik ezagutzen da gure lurraldean. Buztinaren hautaketatik hasi eta bere lanketa ezberdinaren bidez, jendarteen behar ezberdinei erantzun izan zaie, bertako lehengaiak erabiliz eta artisautza teknika ezberdinak garatuz duela ehun urtera arte. Aranguren ibarreko, Irulegiko Burdin Aroko aztarnategian, zein Erdi Aroko gazteluan zeramika andana agertu da eta modu ludiko eta praktiko batetik zeramika horien erregistrora gerturatzea izanen da ikastaroaren helburua, aisialdia eta formakuntza uztartuko diren ekintzan. Arkeologiaz eta buztinaren artisautzaz gain, geologia, ingurumena, paisaia, ondarea eta etnografia bezalako gaiak landuko dira.
Haurrentzat gomendatua, 5 urtetik aurrera.
