TXOTXONGILOAK FAMILIARTEAN: ‘Pangea Circus, la magia de la Tierra’
2025eko martxoak 9 | 18.00etatik 18.50etara.
Aranguren Ibarreko Kultur Etxea
- Zenbatekoa: 4€
Pangea (ama natura) berraurkitzeko modu dibertigarria, txotxongiloekin eta clown nahiko trakets batekin kontatua.
Naturaren eguneroko fenomenoak zirkuko antzezpen gisa eszenifikatzen dira, “la madre tierra” pertsonaia “Tragasables” izango da (Sableak jaten ez dituena, agian), “Aureliano, el agricultor” ezerezetik lore batzuk sorraraziko ditu, “Oruga Saltimbanqui”-ak alanbrean duen trebezia eta eraldatzeko duen ahalmena erakutsiko ditu, “Pulgoni familia”-k bere bizortasuna probatuko du.