GARBIKUNDEAREN ELIZA (LABIANO)
Monumentuak
1200. urte inguruko eraikina da, eta zenbait atal erantsi zizkioten XVI. mendean.
Ebanjelioaren aldea
Gurutziltzatze erromanista, XVII. mendearen hasierakoa. Berpizkunde-garaiko bataiarria. Ama Birjina haurrarekin ageri den hiru irudi. Santa bat ere ageri da, liburu batekin, eta estilo erromanistako San Benito bat.
Aldarearen aldea
Absidean, Ama Birjina haurrarekin irudikatzen duen zizelkatze-lana dago. Elizaren garai berekoa da, beharbada pittin bat geroagokoa, baina XIII. mendeko lehen erdialdekoa betiere. XIV. mendean konpondu zuten. Estilo erromanistan, Vera Cruz anaidiko Kristo bat hilik ageri da. Epistola-kaperan, Gurutze Bide bat dago.
Informazio gehiago, “Catálogo Monumental de Navarra. IV. Merindad de Sangüesa” (Nafarroako monumentuen katalogoa. IV. Zangozako merindadea) lanean, 67-71. orrialdeetan.