
Aranguren Ibarreko Lino Otano Musika Eskolak musika irakaskuntzak ematen ditu 3 urteetatik aurrera mugarik gabeko adinarte.
2026-2027 IKASTURTERAKO IKASLE BERRIEK PLAZA ESKATZEKO EPEA
Plazaren eskabidea aurrez aurre egin beharko da Lino Otano Musika eskolan.
- Plaza eskatzeko epea: 2026ko maiatzaren 4tik 25era.
- Onartutakoen zerrenda: 2026eko ekainaren 4ean, osteguna, 012 INFOLOCAL zerbitzuan SMS bidez.
- Ordutegia:
- Astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara.
- Asteazkenetan 9:00etatik 13:00etara.
- Ostiraletan 16:30etik 18:30era.
* Ezarritako epetik kanpo aurkezten diren eskaerak, plaza hutsen arabera baloratu eta onartuko dira (ekainak 23, astelehena).
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Plaza eskaeraren inprimakia
- Banku-ordainketaren egiaztagiria, matrikula gisa.
– Zenbatekoa 62€
– Kontzeptua: Izena eta bi abizen
– Ordainketa jarraian agertzen diren kontu korronteetako batean egin beharko da: CaixaBank ES71 2100 8988 8702 0003 9883
- Irudien eta datu pertsonalen tratamenduarako baimena ematen duen dokumentua sinatuta.
- Familia ugariaren karnetaren fotokopia, dagokion beherapenaz gozatu ahal izateko beharrezkoa izango dena.
- Kontu-zenbaki (24 zenbaki) udalak ondorengoak egin ahal izateko:
– Onartutako ikasleak: hiru hilabetero urteko kuota kobratuko du eta ikastetxean baja ematen duen arte, baita hurrengo ikasturteetako matrikula eta urteko kuotak.
– Onartu gabeko ikasleak: matrikularen zenbatekoa itzultzea.

Egutegia: 2025-2026 IKASLEEN EGUTEGIA (Tamaina 846kb)
KONTAKTUA:
UDAKO ORDUTEGIA
2025eko abuztuaren 18tik 31ra:
- Astelehena eta asteartea: 9.30etik 13.30era eta 17.00etatik 20.00etara.
- Asteazkena eta osteguna: 17.00etatik 20.00etara.
SARE SOZIALAK:
|
Aldaketa, Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Aranguren Ibarreko Udalak, 2017ko otsailaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 11. ordenantzan, Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen horretan.
Jendaurrean jartzeko iragarkia 2017ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 27an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Mutiloan, 2017ko apirilaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
MUSIKA ESKOLAREN IRAKASKUNTZAK
Aranguren Ibarreko Lino Otano Musika Eskolak 3 urtetik aurrera eta adin mugarik gabe ematen ditu musika-irakaskuntzak, honela egituratuta:
- I MAILA: “MUSIKA HASTAPENAK” Adin goiztiarren prestakuntza-maila. Atal honetan, haurrak modu ludiko eta fantasiazkoan sartzen dira musikaren munduan, ondoren ikasleen instrumentu eta musika ikaskuntza bultzatuko duten musika-arloak modu intuitiboan landuz.
- II MAILA: Praktika instrumentalaren hasiera eta garapena, musikaren prestakuntza osagarri eta globalarekin, taldeko irakasgai teoriko eta instrumentalen bidez. Ikasgelan teknologia berriak erabiltzea eta instrumentu- eta ahots-taldeen kanpo-proiekzioa ikasgelatik kanpo.
- III MAILA: Prestakuntza klasikoa eta modernoa duen talde-mailako praktika instrumentala sustatzen da, eta ikasleek II. Mailan lortutakoaren inguruan benetako autonomia eta sakontze musikala lortzea du helburu. Maila honetako prestakuntzak garatzea, kontzertuetan eta programazio jardueretan eszenaratzeko helburu argiarekin.
- HELDUAK: Irakaskuntza instrumentala 18 urtetik aurrera eta adin mugarik gabe, instrumentu taldeetan parte hartzeko aukerarekin hirugarren urtetik aurrera.
- MUSIKA BANDA: Ibarreko Bandak Udal Banda propio batean parte hartzeko eta musikaz gozatzeko aukera eskaintzen die bertan dauden musika-espezialitateak egiten dituzten Musika Eskolako ikasleei, Aranguren Ibarreko kultur eta jai ekitaldietan parte hartzeko helburuarekin.
MUSIKA ESKOLAKO GAURKOTASUNA:
2025eko apirilak 23 | Hezkuntza
Ikasle berrientzako izen-emateak 2025eko apirilaren 29tik maiatzaren 19ra bitartean egin ahal izango dira.
2024ko ekainak 27 | Hezkuntza
Ikusi hemen Lino Otano Aranguren Ibarreko Musika Eskolako udako ordutegia. Gainerako udan, eskola itxita egongo da.
2024ko apirilak 26 | Hezkuntza
Aranguren Ibarreko Musika Eskolak ekitaldiz beteriko agendarekin ospatuko du bere 25. urteurrena. Informazio gehiago (.pdf 560KB)
MUSIKA ESKOLAKO ALBISTE GEHIAGO