- Hasiera
- >
- Mutiloako Jaiak – 2026ko ekainaren 17tik 21ra
Mutiloako Jaiak – 2026ko ekainaren 17tik 21ra
Herriko Jaiak
MUTILOAKO 2026KO JAIEN EGITARAUA |
Gure jaien ospakizunak Mutiloako biztanleoi jai egitarau zabalaz gozatzeko eta une hunkigarriak zein elkarbizitza onekoak partekatzeko aukera emango digu.
Lan handiko urtea izan da, korporazio osoarena eta gure Udala osatzen duten langileena. Etxebizitzaren arazoak badu konponbiderik gure ibarrean, etxebizitza babestuaren promozioak egiten jarraitzen baitugu herritarrentzat eta batez ere gazteentzat.
Gure ibarreko biztanleentzat babestutako 8 etxebizitza entregatu dira berriki Entremutilvasen, gazte asko izan dira hauen esleipendun eta sortu ziren herriari lotuta jarraitzeko ilusioa gauzatu dute.
Ibarrerako biztanleentzat lehentasuna duten etxebizitza babestuen promozio gehiago egiten jarraituko dugu Mugartean.
Dagoeneko lehiaketa publikora atera da musika eskola berria eraikitzeko proiektua, eta egitasmo hau aurrera eramateko diru partida prest dugu.
Udalaren egoera ekonomiko ona nabarmendu behar dugu, diru-sarrera arruntek konprometitutako gastua gainditzen baitute, eta honek egonkortasuna ematen baitio etorkizunari.
Oso ibar dinamikoa gara, hainbat kolektiboren (kirol, kultur, elkarte…) funtzionamenduan sartuta dauden pertsona askorekin, eta horiei guztiei gure babesa eta esker ona adierazten diegu.
Hainbat protokolo lantzen ari gara gure udalerrian sor daitezkeen suteak (batez ere ibarrean), uholdeak, itzalaldiak, bero-boladak eda beste edozein osasun-alerta gertatzerakoan herritarrei informazioa emateko eta hauen aurrean jarduteko.
Zehazten direnean herritarrei helaraziko dizkiegu.
Kasu horietan, eskerrak eman behar dizkiegu udal honetako langileei, laguntzeko eta jarduera horiek koordinatzeko izan duten harkortasun eta prestutasunagatik.
Udaletik garrantzi handia ematen diogu pertsona nagusientzako arreta onari. Handituz doan zerbitzu-eskaintza zabala dugu, hala nola, osasunzentroarekin ditugun programak: mantentzegimnasiarako, era osasuntsuan adintzeko formakuntza eta tailerrak…
Gure babesa eskaini nahi diogu San Pedro Jubilatuen Elkarteari, bere programazioagatik eta adinekoen gizatalde osoarentzat jarduerak dinamizatzeko moduagatik. Era berean, Santxiki zentroari gure laguntza eskaini nahi diogu, bertan adineko pertsonek aisialdiko eta elkarbizitzako uneetan jarduerak konpartitzen baitituzte.
Gaztegunea inauguratu eta martxan jarri dugu, honetan gure gazteek espazioak eta esperientziak partekatzen dituzte haien eguneroko prestakuntzan.
Gure babesa erakusteko, gazteriak gure jaiei hasiera ematen dion txupinazoa jaurtitzeaz arduratzea erabaki dugu.
Udalbatzatik, gure gazteei jaiaz errespetuz eta moderazioz goza dezatela eskatzen diegu, ekintza negatiboak ekidinez.
Herri solidario eta abegitsua gara, bizikidetza ona mantentzeko lan egiten duena eta egun hauetan bisitatzen gaituzten pertsonak ongi etorriak sentitu daitezen lan egiten duena.
Eskerrak ematen dizkiogu jai batzordeari antolatutako ekitaldi guztien antolaketan eta garapenean egindako lanagatik, dena jai giro alai
batean bizi dadin desiratuz.
Elkar ulertze eta errespetuan oinarrituta lan egiten duen Aranguren Ibarreko Udalbatzaren izenean, jai zoriontsuak opa dizkizuegu.
Alkatea, Manuel Romero Pardo.
JARDUEREN ANTOLATZAILEAK:
- Mutiloako Jai Batzordea
- Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura Zerbitzua
BABESLEA:
- Aranguren Ibarreko Udala
2026KO MUTILOAKO JAIEN EGITARAUA
14:30 – Bazkari autogestionatua Osasun Zentroko aparkalekuan. Gaztearanekin antolatuta.
* Izen-ematea online hemen klik eginez.
18:00 – 20:00 – Kalejira Turrutxiki Txarangarekin.
20:00 – Txupinazoa Udaletxeko balkoitik. Aranguren Ibarreko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Gaitari eta Bandarekin.
20:15 – Larrain Dantza Aranguren Ibarreko Gaitariekin.
20:30 – Kalejira Aranguren Ibarreko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin.
* Ibilbidea: Mutiloa Plaza – Frontoi kalea – Sadar etorbidea – Gurutzearen kalea – Kale Nagusia – Eskolak kalea – Kordobila kalea – Mutiloa Plaza – Frontoi kalea – San Pedro Plaza.
20:45 – Emanaldi musikal ibiltaria. E.L.F.O.-ren eskutik.
22:00 – Zezensuzkoa Mutiloa Plazan.
22:00 – 05:00 – Gazteguneko kontzertuak. Hazas + DJ’s 31192.
09:00 – Dianak Aranguren Ibarreko Gaiteroekin.
* Mugartean, Santxikin, Irulegi Plazan eta Mutiloa Plazan.
11:00 – Petanka Txapelketa kiroldegian. San Pedro jubilatu, alargun eta pentsionisten elkarteak antolatua.
* Bazkide eta erretiratu guztiei irekia.
** Izen-ematea kiroldegian ordu erdi lehenago.
*** Sariak eta hamaiketakoa Aranguren Ibarreko kiroldegiko Tabernaren eskutik.
13:00 – Eguerdi musikala. Jotak ‘Estampa Navarra’-ren eskutik Mutiloa Plazan.
14:30 – Herri bazkaria Osasun Zentroko aparkalekuan. Gaztearanek antolatuta. Karroza eta mozorro lehiaketa. Bazkalostean musika.
* Izen-ematea online hemen klik eginez.
16:30 – Mus Txapelketa Mutiloa Plazan. Final-laurdenak, finalaurrekoak eta finalak. Txikito Tabernak antolatuta,
17:30 – Ibaialde Plazako familia gunea. Aurpegi margoketa, ‘marraztu zure grafittia klerarekin’ eta zirku-jolasen gunea Zirko Loretsuarekin (begirale elebidunak).
18:00 – 20:00 – Erronda koperoa 3INDARROK Elektrotxarangarekin.
19:00 Ur-zezenak Ibaialde Plazan.
19:00 – 21:00 – Dantzatzeko musika. Euskaraz dantzatzen Xaiborrekin Ibaialde Plazan.
20:00 – 00:00 – DJ Imanol Reyes + Tebe Rivera + DJ Lucas Esparza saioa.
22:00 – Zezensuzkoa Ibaialde Plazan.
22:00 – 05:00 – Gazteguneko kontzertuak. Los Benis + DJ’s 31192.
09:00 – Dianak Aranguren Ibarreko Gaiteroekin.
* Lakuondo Plazan, Eguzki Plazan, Aranguren Ibarran, Plaza Idoin, Ibaialden, eta Mutiloa Plazan.
11:00 – 14:00 // 16:30 – 18:30 – Haurrentzako parkea + tren turistikoa San Pedroko patioan. Ludoteka-barruti erraldoia, barruan puzgarri txikiak eta jokuak dituena.
13:00 – Eguerdi musikal ibiltaria Mutiloa Plazan. ‘Me Vale Madre’.
13:30 – Apar festa San Pedro Ikastetxe Publikoan.
14:30 – Paella mistoa Osasun Zentroko aparkalekuan.
* Txartelak ekainaren 8tik 12ra Kultur Etxean lehiatilaren ordutegian edo ekainaren 10ean eta 11n 18:00etatik 20:30era 31192 Gaztegunean jaso beharko dira. Prezioa: 5€ anoa.
17:00 – 19:00 – Bigantxak Turrutxiki Txarangak alaituta.
19:00 – Ur-zezenak Ibaialde Plazan.
19:00 – Safara Perkusión. Kalejira Polikiroldegira.
19:30 – Esku Pilota. Amateur + profesionala. Mata – Azanza VS Goñi – Alduntzin. Polikiroldegiko frontoian.
19:30 – 21:00 – Arratsaldeko saioa. En Esencia orkestrarekin Mutiloa Plazan.
21:30 – 23:30 – DJ Local Ethanol Mutiloa Plazan.
22:00 – Zezensuzkoa Ibaialde Plazan.
22:00 – 06:00 – Gazteguneko kontzertuak. Puro Relajo + DJ’s 31192.
00:00 – 03:00 – Gaueko saioa. En Esencia orkestrarekin Mutiloa Plazan.
02:00 – Irulegi mendiko jaitsiera tradizionala, Gaztegunean amaituz.
09:00 – Dianak Aranguren Ibarreko Gaiteroekin.
* Mugartean, Santxikin, Irulegi Plazan eta Mutiloa Plazan.
11:30 – Aranguren Ibarreko Erraldoi eta Buruhandi Konpartsaren eta Gaiteroen irteera.ç
* Ibilbidea: San Pedro plaza – San Pedro kalea – Iruineako etorbidea- Mutiloa plaza – Frontoi kalea, Gurutzeare kalea – Kale Nagusia – Eskola kalea – Kordobila kalea – Mutiloa plaza – San Pedro plaza.
** Atsedenaldian Mutiloako Euskal Dantzak talde txikiaren emanaldia.
13:00 Emakueemn topaketa Mutiloa plazan, Turrutxiki Txaranga eta Feliciarekin.
13:45 – Bazkaria Emakume Kolektiboak antolatuta. Bazkalostean Aitana Grandes DJ.
14:00 – Euskal Jaiaren bazkaria San Pedro Ikastetxe Publikoko patioan.
*Izen-emateak ekainaren 15era arte hemen klik eginez.
16:00 – 18:00 – Haurrentzako bazkalosteko tailerrak eta Dindaiakale (euskaraz). San Pedro Ikastetxe Publikoan.
16:00 – Gazteen arratsaldepasa ibaiaren zonaldean.
17:00 – 19:00 – Bigantxak Turrutxiki txarangak alaituta.
16:30 – Jaian jai bazkaloste musikala.
18:00 – Haurrentzako jarduera ibiltaria Almozandiaren ‘Los Aguadores’-ekin Ibaialde Plaza inguruan.
19:00 – Ur-zezenak Ibaialde plazan.
19:15 – Dantzatzekoan Gaitariekin Mutiloa Plazan.
20:00 – 21:00 – Miami Show orkestraren arratsaldeko saioa Mutiloa Plazan.
21:45 – 23:45 – DJ Local Diego Valencia Mutiloa Plazan.
22:00 – Zezensuzkoa Ibaialde Plazan.
22:00 – 06:00 – Gazteguneako kontzertuak. Atrako Kriminal + Maruxak + DJ’s 31192.
23:00 Su artifizialak. Pirotecnia Norte.
* Ikusteko gomendatutako gunea: Ibaialde plaza.
00:30 – 03:30 – Miami Show orkestraren gaueko saioa Mutiloa Plazan.
09:00 – Dianak Aranguren Ibarreko Gaiteroekin.
* Lakuondo Plazan, Eguzki Plazan, Aranguren Ibarran, Plaza Idoin, Ibaialden, eta Mutiloa Plazan.
12:00 – Aranguren Ibarreko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren eta Giatarien irteera.
* Ibilbidea: San Pedro plaza – San Pedro Kalea – Kordobila kalea – Eskola kalea – Gurutzearen kalea – Frointoi kalea – San Pedro plaza – San Pedro kalea – Mutiloa Plaza.
13:00 – Erraldoi eta Buruhandien agurra Mutiloa Plazan.
* Ondoren, Kordobila kalea, Eskola kalea, Irulegiko aldapa, Irulegi, Urramendi, Irulegi Gazteluaren plaza eta amaiera.
14:30 – Kalderete lehiaketa Osasun Zentroko aparkalekuan.
*Izena Txikito Tabernan eman behar da, ekainaren 12tik 17ra, bazkaltiar kopurua eta taldeko arduradunaren harremanetarako telefono zenbakia adieraziz.
17:00 – 19:00 – Bigantxak Turrutxiki txarangak alaituta.
19:45 – ‘Tremendo Piquete’ kontzertua Mutiloa Plazan.
* Amaitzean zezensuzkoa eta azken traka.
SOROSPEN-GUNEA ETA PUNTU MOREA
Laguntzarik behar duzu? Hemen gaude.
- Lehen sorospenak eta sendaketa txikiak.
- Berehalako laguntza edozein ondoeza izanez gero.
- Orientazio eta laguntza azkarra.
- Kokapena: Kale Nagusia 2 Bis. Mutiloa, Nafarroa (31192) Aranetxea zaharra.
- Ordutegia: ekainak 19, 20 eta 21. 23:00–06:00.
- EZ IZAN ZALANTZARIK. HOBE DA BISITA BAT GARAIZ EGITEA, JAIA LASAI JARRAITU AHAL IZATEKO.
- Baloratu bolondresak: haien denbora oparitu egiten dute zure gozamenerako; erraztu haien lana.
- Errespetatu ikuskizuna: utzi lekua erraldoiei, buruhandiei eta zezensuzkoei. Bakoitzaren barruan ahalik eta hoberen egiteko ahalegintzen ari den pertsona bat dago!
- Zaindu kaleak: altzariak eta eszenatokiak guztion etxea dira. Gaur zaintzea biharko festa ziurtatzea da.
- Jai hauetan, kutsatzen den gauza bakarra giro ona izan dadila.
Eskerrik asko zure gizalegeagatik
Aurten, Puntu Moreak bere presentzia eta estaldura handitu ditu, Gaztegunearen ordutegi osoan arreta eta laguntza eskainiz
Puntu Morea Udaleko Berdintasun Zerbitzuak sustatutako gune edo zerbitzua da, jaietan indarkeria matxistako eta/edo eraso sexisten egoerak prebenitu, detektatu eta artatzeko.
Gaztegune ondoan egongo da honako egun
hauetan:
- Asteazkena 17: 22:00etatik 5:00etara.
- Osteguna 18: 22:00etatik 5:00etara.
- Ostirala 19: 22:00etatik 6:00etara.
- Larunbata 20: 22:00etatik 6:00etara.
Zer egin eraso sexistaren bat jasan edo ikusten baduzu?
Sarbidea izan Eraso sexistaren aurrean jarduteko Protokolora honako QR kodearen bidez; Gazteguneko edalontzi berrerabilgarrietan ere eskuragarri egongo dena.


AZALA
- 2026ko helduen kartel irabazlea: “Armando la fiesta” – Susana Torres Romano
ATZEKO AZALA
- 2026ko haurren kartel irabazlea: ‘Desde el corazón de la fiesta’ – Mikel Ibarrola Guergé


