2021eko abenduak 20
2021eko Santo Tomaseko ospakizuna
Aurten ere Ibarrean Santo Tomas eguna ospatuko dugu. Abenduaren 22an izanen da.
Arratsaldeko 17:00etan Kiroldegiko goiko pistetan euskarazko jolasak egonen dira Dindaia Fundazioaren eskutik. Jolasek bi ordu iraunen dute eta 19:00etan kalejira eginen da, bertan dauden haurren artean Olentzero udaletxeko atarira eramanen dute.
“Santo Tomaseko Feria, txorixua eta ogia” esaten bada ere, aurten, bizi dugun osasun egoera dela eta, plazan ez da pintxo poterik izanen.

Ikusi Olentzeroren etorreraren inguruko informazio guztia hemen www.aranguren.es/ongietorriolentzero