2021eko apirilak 15

2021ko Hiri-kontribuzioaren Lehenengo Seihilabetekoa

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udalak jakinarazten du 2021ko hiri-kontribuzioaren lehenengo seihilabetekoa borondatez ordaintzeko epea 2021ko ekainaren 5ean amaituko dela.

Ordainagiriak kobratzeko, web orriraren bidez egin daiteke, helbideratuta (kasu honetan, borondatze ordaintzeko azken egunean igorriko dira) edo banku transferentzia baten bitartzez udalaren kontu hauetako edozeinetan:

  • CAIXA: ES29 2100 5339 98 2200052829
  • CAJA RURAL: ES23 3008 0208 00 1464731825

Helbideratzeko inprimakia, sarrera honetan erantsita, udaletxeko bulegoetan jaso edo aranguren@aranguren.es helbide elektronikora bidal daiteke. Paperezko erreziboak postaz iristen ari dira hartzaileengana, bertan datuak eta helbideratuta dauden ala ez egiaztatu daiteke.

Alde batetik, zerga hori toki ogasunei buruzko foru legean jasota dago: 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa (133.-145. artikuluak). Bestalde, gure udalerrian aplikatzen den karga-tasa buletin honetan dago jasota: 2020ko otsailaren 7ko 26. Buletina.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoaren arabera, Arangurengo Haraneko Udalak, 2019ko abenduaren 19an egindako bilkuran, Lurralde Kontribuzioaren ordainarazpenerako karga-tasa berria onartzea erabaki zuen, 2020tik aurrera arautuko dena:% 0,20.

Bigarren seihilekoa abenduaren hasieran egingo da, eta ordainagiriak hilabete bat lehenago iritsiko dira.

Volver arriba