2023ko martxoak 6
2023-2024 ikasturterako eskaera egiteko epea ireki da Ttipi-Ttapa eskolan

Ttipi-Ttapa eskolara 2023-2024 ikasturterako eskaera bidaltzeko epea Martxoaren 6tik 17ra izango da.
Dokumentu guztiak honela aurkez ditzakezu:
- Ttipi-ttapa Haur Eskolan eginen dira 11:00etatik 13:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 948231593 telefonoan (Elena).
Ez ahaztu eskaeraren frogagiria edo mezuaren jaso-agiria eskatzea.
Ikaspostua eska dezakete:
- 2021ean eta 2022an jaiotako haurren gurasoek edo legezko ordezkariek, eta urte bat baino gutxiago duten haurrendako instalaziorik badago, 2023an jaiotakoek.
- Erditzeko aurreikusitako data egiaztatzen duen mediku-agiria aurkeztuta, jaiotza 2023- 2024 ikasturtearen hasiera baino 16 aste lehenagorako aurreikusia duten haurren gurasoek.
Ikastetxeetan hasteko, haurrek 16 aste beteak izanen dituzte, edo urtebete ikasturtea hasi baino lehen baldin eta ikastetxeek urte batetik beherako haurrentzako instalaziorik ez badute.
Adopzio edo harrera prozesuan dauden haurren kasuan, horren egiaztagiria aurkeztu beharko dute.