2023ko apirilak 29

2023ko udan egin diren euskarazko kanpaldietarako diru laguntzak

Foto noticia

Urtero bezala, Aranguren Ibarreko Udalak euskarazko kanpaldietan parte hartuko duten ikasleentzako diru laguntzak eskainiko dizkie, hona hemen oinarriak.

Laguntza horiek ez dira baliagarriak izango Aranguren Ibarreko Udalak kudeatzen edo diruz laguntzen dituen kanpalekuetarako, horiek kuotatik kendutako diru-laguntza baitaramate. Kanpoan geratuko dira, halaber, barnetegi-erregimenik behar ez duten txangoak edo bidaiak eta herrian edo inguruan egiten diren jarduerak.

A eta D ereduko LH edo DBHko ikasleei zuzenduta dago plan hau, eta eskatzaileek, gainera, Aranguren Ibarrean erroldatuta egon beharko dute kanpamenduak irauten duen bitartean eta laguntza eskatzen den unean.

Egonaldia eskatzen duten euskarazko kanpamenduek eragindako gastuei aurre egitera dago bideratuta laguntza. Egonaldia ezin izango da 5 egunetik beherakoa (4 gau) eta 15 egunetik gorakoa (14 gau). Oporraldiaren barruan egon behar dute, hau da, ekainaren 22tik irailaren 8ra. Haur bakoitzeko kanpamentu batentzako diru-laguntza emango da.

Eskabideak irailean aurkeztuko dira egoitza elektronikoan edo Udal Erregistroan, sinatutako eskabide baten bidez. Eskabidearekin batera, oinarrietako 5. puntuan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dira.

2023ko EUSKARAZKO UDAKO UDALEKUETARAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRIAK (D eredua)(.pdf 1MB)

2023ko UDAKO EUSKARAZKO UDALEKUETARAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRIAK (A eredua) (.pdf 1MB)

ESKAERA EGITEKO INPRIMAKIA (.pdf 642 KB)

UDALEKUETARAKO BEKEN EBAZPENA (.pdf 479KB)

Esteka honetan 2023ko euskarazko udalekuen bilduma egiten da: https://eranafarroa.eus/udalekuak/

Volver arriba