2024/25 ikasturterako txikien Euskarazko Irakurleen taldeen izen-ematea
6 eta 8 urte bitartean (biak barne) beteko dituzten haurrentzat eta haiekin parte hartuko duten heldu euskaldun batentzat. Pertsona heldua, senidea izan daiteke edota familiaren laguna. Heldu bakoitzak gehienez ere 3 haurrekin parte hartu ahal izango du. Galtzagorri Elkarteko dinamizatzaile batek gidatuko ditu saioak. Saioen formatua nahiko berritzailea da, ez dira helduentzako irakurketa-kluben estilokoak, saioak oso dibertigarriak, txikienek irakurzaletasuna garatzeko eta motibatzeko bereziak izango dira. Saio bakoitzean liburu ezberdinak erabiliko dira, ipuin-kontaketa txikiak egingo dira, liburu-zatiak irakurriko dira eta proposatutako irakurketei buruzko iritziak eta gustuak partekatuko dira besteak beste.
Hilean saio bat egongo da, guztietan parte hartzeko konpromisoa beharrezkoa da:
- Urriak 10
- Azaroak 7
- Abenduak 12
- Urtarrilak 16
- Otsailak 13
- Martxoak 13
- Apirilak 10
- Maiatzak 8
- Ekainak 5
Ordutegia: 17:00 -18:30.
Lekua: Mutiloan. (Izen-ematea gauzatzean konfirmatuko da).
Izen-emateak: EKAINAREN 4tik 7ra. Deitu 012 telefonora (8:00-18:00 ordutegian). Deiaren kostua: 0,34€ edo 948 012 012 (tarifa laua dutenentzat doakoa).
Prezioa: 10 € erroldatuek / 30 € erroldatu gabeek (urte osorako).
Taldeak martxan jartzeko: Gutxienez 10 eta 30 gehienez (edukiera mugatua).
PLAZEN ESLEIPENA: Ordenan esleituko dira plazak, lehenik aurten parte hartu duten pertsonek dute lehentasuna, bigarrenik erroldatuen artean eta azkenik aurrez izena emanda duten gainerako pertsonen artean.
- Argibideak: Euskara Zerbitzuan 948 15 01 93 /euskera@aranguren.es