2024ko martxoak 19
2024ko Mutiloako jaiak antolatzeko parte-hartze 2. jardunaldia

Kultura eta Festen Arlotik nahi duten herritar edo erakunde guztiei dei egin nahi diegu 2024ko Mutiloako jaiak antolatzeko egingo dugun bigarren parte-hartze bilerara.
- Noiz? Apirilak 18, osteguna, 19:30etan.
- Non? Udaletxeko erabilera anitzeko aretoa (atzealdea)
Gai-zerrenda:
- 1. bileran planteatutako programa berrikustea.
- Programa definitzen joateko azpiegiturei eta proposamen artistikoei buruzko informazioa.
- Boluntariotza antolatzea jarduera desberdinetan.
ZUEN ZAIN GAUDE!