2026ko apirilak 16

2026ko Gazteriaren Eguna: apirilaren 25ean Arangurenen ospatuko den gazteentzako jai-eguna

Egitarauak, hamaiketakoa, autogestiozko bazkaria, txaranga eta festa barne, aurtengo ‘Joan eta etorri’ programari hasiera emango dio.

Foto noticia

Datorren 2026ko apirilaren 25ean, larunbata, Arangurenek aurtengo Gazteriaren Eguna hartuko du. Jardunaldi hau Gaztearan Gazte Elkarteak eta Aranguren Ibarreko Udaleko Gazteria Zerbitzuak sustatu dute, eta helburua Ibarreko gazteek beraientzat pentsatutako jarduera ugariz beteriko egun bat ospatu, partekatu eta gozatzea da.

Jardunaldia 11:00etan hasiko da Gaztearanek antolatutako hamaiketako herrikoiarekin, bertan dauden guztiek parte hartu ahal izango dutelarik. Ondoren, 15:00etan, autogestiozko bazkaria eta paella lehiaketa izango dira.

Arratsaldean, gutxi gorabehera 17:30ean, giroak aurrera jarraituko du gustu guztietarako prestatutako hainbat jolaserekin. Ondoren, Ilunberriko txarangak karaokearekin girotuko ditu bertaratutakoak, karpa ireki aurretik; bertan, festa gauean zehar jarraituko baitu.

2026ko ‘Joan eta etorri’

Urtero bezala, Gazteriaren Egunean hasiko da aurtengo ‘Joan eta etorri’ programa, 16 urtetik gorako herritarren artean alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoak eragindako trafiko-istripuak prebenitzeko.

Horrela, 2026ko apirilaren 25ean, joateko autobusa 10:00etan irtengo da Mutiloatik, Ibarreko Kontzejuetan geldialdia eginez. Itzulerako autobusak 2026ko apirilaren 26ko goizaldean izango dira, eta hiru bidaia egingo ditu: 03:00etan, 04:30ean eta 06:30an. Kontsulta itzazu geldialdiak eta ordutegiak ‘Joan eta etorri’ atalean.

Aranguren Ibarreko Udaleko Gazteria Zerbitzuak gazte guztiak jardunaldi honetan parte hartzera animatu nahi ditu.

Egitaraua eta xehetasun guztiak Gaztearaneko Instagrameko profilan.

Volver arriba