2022ko martxoak 28

22. Korrika larunbatean Mutiloara iritsiko da

Foto noticia

22. Korrika ostegun honetan abiatuko da, martxoak 31an, Amurriotik eta 2000 kilometro baino gehiago ibiliko ditu apirilaren 10ean Donostiara iritsi arte.

KORRIKA ZUZENEAN

Larunbat honetan, apirilak 2an, bi kilometro eginen ditu Mutiloatik eta ongi etorri beroa prestatu diogu. Ongi etorrian Aranguren Ibarreko Konpartsak eta dantzari txikiek hartuko dute parte.

Konpartsak eta dantzari txikiek Eguzki plazako frontoian dantzatuko dute goizeko 10:00etatik aurrera, eta handik Korrikaren etorrerara hurbildu ahalko dugu.Txokolate beroa eta Irulegi eta San Pedro eskoletako familiek prestatutako bizkotxoak egonen dira hurbiltzen zareten guztiontzako.

 

Ibarreko lehenengo kilometroa, 522., Mugarteako errotondan hasiko da eta Irulegi Euskara Taldeak eramanen du lekukoa. Bigarrena, 523. kilometroa, Iturbide eta San Saturnino kaleen gurutzean hasiko dena, Aranguren Ibarreko Udalari dagokio. Hemen ikusi daiteke Korrikak Ibarrean egiten duen ibilbidea: IBILBIDEA

 

Udalaren kilometroan lekukoa udalbatzako kideek hartuko dute herritar guztien izenean. Metro batzuen buruan, Irulegi IPko Guraso Elkarteko lehendakariari eta San Pedro eskolako A ereduko ikasleen gurasoei pasako diete lekukoa.

 

Euskararen aldeko lasterketa erraldoi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Nahi duenak dantza hau ikasi dezake, eta… errepidera!

Volver arriba