2022ko apirilak 4
22. Korrika Mutiloatik pasatzean
Pasa den larunbatean, hiru urte luzeren buruan, berriz ere itzuli zen Korrika Aranguren Ibarrera. Aurreko gaueko elurteak zirela eta, atzerapen txiki batekin heldu zen, baina itxaronaldia ez zen luze egin.
Korrika iritsi arte txokolate beroa hartu ahal izan zen frontoian, baita San Pedro eta Irulegi eskoletako familiek prestatutako bizkotxoak jan ere. Giro bikainean itxaron genion Korrikari Ibarreko dantzari txiki eta Konpartsak lagundurik.
Eguraldiak Korrika errespetatu zuen Ibarretik pasatzen zen bitartean. Emozioak eta euskararen aldeko sentimenduak bete zituen Ibarreko kaleak berriz ere.
Hemen ikusi eta deskargatu dezakezue bideoa



