2021eko abenduak 22

ADI!- Aldaketak Olentzero eta Marigomingiren harreran

Foto noticia

Azken egunetako pandemiaren garapena dela eta Ibarreko Udalak eta Irulegi Euskara Elkarteak kalejirarik ez egitea eta Olentzero eta Maridomingire ongi etorria Kiroldegiko frontoira eramatea erabaki dute. Olentzero eta Maridomingi agurtu nahi duen pertsona oro bertatik pasatu ahalko da 17:30etik 19:30era. Frontoiko edukiera kontrolatzeko errazagoa da eta modu honetara jaialdia segurtasun handiagoz antolatu ahalko dugula uste dugu.

Kiroldegira Soto Etorbidetik sartu beharko da eta etorbide berera atera, futbol zelaia eta San Pedro eskolaren tartean geratzen den bidetik atera, Olentzero eta Maridomingirekin batera iritsi diren eta gaueko lanetan lagunduko dieten abereak ere ikusiko ahalko diren ibilbidea eginez.

Frontoiko edukiera mugatua denez, behin Olentzero eta Maridomingi agurtu ondoren bertatik ateratzea eskertuko dugu, horrela beste pertsona batzuk ere sartu ahalko direlarik.

Guztion erantzukizuna da jende pilaketak saihestea, batez ere animalien itxituen inguruetan eta kiroldegiko sarreran. Kiroldegiko sarreran ilara mantentzea eskertuko dugu, pertsonen arteko distantziak mantenduz eta beti musukoa egoki jantzita edukiz.

Ikusi Olentzeroren etorreraren inguruko informazio guztia hemen www.aranguren.es/ongietorriolentzero

Volver arriba