AhoRa eramateko garaia da
Aizu, ikasturte berria hastear dago: orain momentu ezin hobea duzu zeure euskara maila hobetzen jarraitzeko. Ez gelditu lo, martxan segitzeko garaia da-eta. Euskaltegian, giro atseginean ikasiz, lagun berriak ezagutuko dituzu eta euskara ahora eramateko mila aukera izanen dituzu, klasean baita kalean ere. Irakasleen, ikaskideen eta kaleko euskaldunen laguntzarekin, poliki-poliki, euskara ikasiko duzu. Gainera, euskal kulturaz gozatuko duzu eta euskaldunon komunitatean integratuz joanen zara, pixkanaka.
Arangurengo Ibarrak bi ordutegi eskainiko ditu hastapen mailarako:
Urritik ekainera, astearte eta ostegunetan.
- 9: 15-11: 45
- 16: 15-18: 45
Ibaialdeko lokaletan
Prezioa: 165 ordu. 332 euro
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Euskara Zerbitzura.
Hemen ikasteko aukera eta dirulaguntzei buruzko informazio guztia: https://aprendeeuskera.navarra.es/eu/
