Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Epaimahai kalifikatzailearen izendapena
2022ko abenduaren 12ko 247 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.
Aranguren Ibarreko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko urriaren 5ean egindako bileran, enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko prozesuko merezimendu-lehiaketako epaimahaiaren izendapena onartu zuen bederatzigarren puntuan.
2022ko urriaren 25ean egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Aranguren Ibarreko Udalak atxikipen partziala onartu zuen, artikulu hauek kanpo utzita: 5. artikulua, 2. puntua; 8. artikulua, 3. puntua; 8. artikulua, 9. puntua, a) idatz-zatia, a1), a2) eta a3) azpi paragrafoa; 8. artikulua, 9. puntua, a) idatz-zatia, 3. oharra; 8. artikulua, 9. puntua, b) idatz-zatia, b1) b2) eta b3) azpidatz-zatiak; 8. artikulua, 10. puntua; 9. artikulua, 1. paragrafoa, a1), a2) eta a3) azpidatz-zatiak; eta 9. artikulua, 1. puntua, a) idatz-zatia, 3. oharra, Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze-prozesuak egiteko neurriei buruzko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioan.
Aranguren Ibarreko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 24ko bileran hartutako erabakiaren bidez, Aranguren Ibarreko Udaleko lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartu zuen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokiona, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera.
23-0085 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zitzaion Nafarroako Administrazio Auzitegiari, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 24an hartutako erabakiaren aurka, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2023ko ekainaren 1eko 1574 zenbakiko ebazpenaren jakinarazpena jaso zen. Ebazpen horrek baietsi egiten zuen 7 a) oinarriaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuko lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 3a. Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Ebazpena betez, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko irailaren 21ean, 7. a) oinarria aldatzea erabaki zuen. Lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 3a. Aldaketa hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da 2023ko urriaren 2an, eta, beraz, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 15 egun balioduneko epea irekiko da inskripzio berriak egiteko eta dokumentazioa aurkezteko.
Deialdi horren 5.1 oinarriak xedatzen du epaimahai kalifikatzailea deialdia onartu ondoren izendatuko dela, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartu baino lehen, eta kide-kopuru bakoitia izango duela, gutxienez hiru, eta ordezko kide-kopuru bera izendatu beharko dela.
5.2 oinarriaren arabera, epaimahaia osatzerakoan gizonen eta emakumeen arteko ordezkaritza orekatua izango da.
5.3. oinarrian ezartzen denez, epaimahaiaren osaeran ez da beharrezkoa izango sartzeko eskatzen den ezagutza-arlo bereko titulazio bat izatea, maila akademiko berekoa edo goragokoa.
Horregatik guztiagatik, eta 2023ko abuztuaren 31ko 193 zenbakiko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz (2023ko irailaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 195 zenbakian argitaratua), Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:
a) Aranguren Ibarreko Udaleko lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokiona. Honela geratuko da:
– Lehendakaria: Manuel Romero Pardo, alkatea.
– Ordezkoa: Javier Arguiñariz Larrayoz, langileriaren zinegotzia.
– Batzordekidea: Elena Díaz Arranz, Enpresa Batzordearen izenean.
– Ordezkoa: Enpresa Batzordeak izendatutako pertsona.
– Batzordekidea: María Aránzazu Fontenla Lana.
– Ordezkoa: Joaquin Matxin Mugueta
– Kidea: Susana Casimiro Ilincheta.
– Ordezkoa: Laura Aznarez Soto.
– Idazkaria: Raquel Asiain Valencia.
– Ordezkoa: Olatz Zabaleta Telleria.
b) Erabaki hau epaimahaiko kideei helaraztea.
c) Izendapena Aranguren Ibarreko Udalaren atariko deialdiaren webgunean argitaratzea.