2022ko urtarrilak 25
“Amari eta Bere Unibertsua” – “La Diosa Madre y su Universo” erakusketa Tea en la azotearen eskutik
Oraingoan, Tea en la azoteak euskal mitologiari, Jainkosa Amari eta bere unibertsoari buruzko erakusketa batekin harrituko gaitu. Toti Martinez de Leceak, bereziki oraingo honetarako idatzitako testua erabiliko du Teak Jainkosa Amari bizia ematen dioten oihalezko pertsonaiak aurkezteko; baita bere unibertsoari ere, Sugar, Gentilak, Tartalo, Basajaun… Argazki erakusketa honek, natura inguruneetan pertsonai hauek protagonista dituzten euskal kondaira batzuk ilustratuko ditu.
Erakusketak 2022ko otsailaren 9an irekiko ditu ateak eta pozik hartuko ditu 2022ko martxoaren 2ra arte pasa nahi duten guztiak. Sarrera librea izango da eta astelehenetik ostiralera 10: 00etatik 13: 00etara eta 17: 00etatik 21: 00etara bisitatu ahal izango da.