2026ko otsailak 11

Apunta zaitez datorren otsailaren 28an egingo den Arangurengo Bertso bazkarian!

Ekhiñe Zapiainek eta Julen Zelaietak girotuko duten bazkarirako txartelak otsailaren 25era arte egongo dira eskuragarri Kultur Etxean.

Foto noticia

Hurrengo otsailaren 28an, larunbata, 14:30ean, Arangureneko Torrero elkartean Bertso Bazkaria ospatuko da. Irulegi Euskara Taldeak eta Aranguren Ibarreko Udalak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatutako bazkaria Ekhiñe Zapiain eta Julen Zelaieta bertsolariek animatuko dute.

Bazkarirako txartelak 2026ko otsailaren 25era arte eskuragarri egongo dira Aranguren Ibarreko Kultur Etxean, 20€ helduentzat eta 7€ haurrentzat. Ekitaldiaren zehar, parte hartzen dutenek Errigorako produktuak dastatzeko aukera izango dute. Gainera, nahi dutenek aukera begetarianoa gozatu ahalko dute txartela erosteko unean abisatuz gero.

Hala, tiketen prezioaren zati bat Irulegi Euskara Taldeak erositako Korrikaren 24. Edizioaren kilometroa ordaintzeko izango da.

Aforoa 60 pertsonentzat mugatua denez, txartelak ahalik eta azkarren erostea gomendatzen da, ekitaldi hau ez galtzeko. Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzutik herritarrei gonbita egiten diegu aurtengo Bertso bazkarian parte hartzera!

Volver arriba