2018ko martxoak 27

Aranetxea ikastaro eta jarduerak – Udaberria 2018

Foto noticia

OHARRAK

Kurtso eta jardueretarako izen-emateak 948 23 75 58ra deituz egin beharko dira edota Aranetxeara urbilduz.

Aranguren ibarrean erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute.

KURTSO ETA JARDUERETARAKO PLAZAK ZOZKETA BIDEZ ESLEITUKO DIRA

Plaza aurrera eraman ahal izateko, zenbaki honetan ingresua egin beharko da: ES23 3008 0208 0014 6473 1825. Rural Kutxa. Kontzeptua, izena eta jarduera aipatu beharko dira. Ordainketaren egiaztagiria ekartzea edo aranetxea@hotmail.com helbidera bildaltzea beharrezkoa izango da.

Pubizitatean aldaketa edo akatsen bat egotekotan, gure web gunean edo sare sozialetan jakitera emango dugu.

SARE SOZIALEN ERABILERA EGOKIARI BURUZKO TAILERRA

HEZKUNTZA DIGITALA: SMARTPHONE ETA SARE SOZIALAK

Data: Apirilak 11.

Ordutegia: 19:00tan.

Helduetarako hitzaldi honetan, hainbat teknika eta baliabide ikasiko ditugu. Helburua heziketa kontziente bat eskuratzea izango da, beti sare sozialen erabilera egokian oinarrituz. Horren barruan, tablet, smartphone eta beste hainbeste sare sozialetan sartzeko adinei buruz hitz egingo dugu.

Iraupena: 01:30 ordu.

HITZALDIAN PARTE HARTU AHAL IZATEKO, BEHARREZKOA IZANGO DA AURRETIK IZENA EMATEA.

SMARTPHONE ETA SARE SOZIALAK

Data: Apirilak 13.

Ordutegia: 19:00tan.

Adinak: 2005 eta 2001 urteen artean jaiotakoak (biak barne).

Bazenekien argazkiak bost modu desberdinetan atera daitezkela Smartphonetetik? Legez kontrakoa dela sare sozialetan beste pertsonen argazkiak igotzea baimenik gabe? Urbildu zaitez argazki sinple batetik atera dezakegun informazio guztia ezagutzera. Hainbat teknika ezagutuko ditugu sare sozialetan babestuta egon ahal izateko. Animatu!

Iraupena: 01:30 ordu.

HITZALDIAN PARTE HARTU AHAL IZATEKO, BEHARREZKOA IZANGO DA AURRETIK IZENA EMATEA.

JARDUERAK

GAZTE ANTZERKIAREN AZKEN ERAKUSKETA

Data: Maiatzak 30, asteazkena.

Ordutegia: 19:00tan.

Lekua: Aranguren Ibarreko kultur etxean

Izenburua: Baldosa horiak.

Laburpena:

Dorothyren lehenengo eguna eskola berrian.

Ez dago gustora, zergatiak ezagutu gabe, harreman negatiboak sortu ditu eta ez du bere tokia aurkitzen. Aldaketan sinistu gabe, fantasiaz beteriko bidai baten hasiera ikusiko dugu. Bertan, aparteko sorgin baten laguntza edukiko du; txorimaloak ezagutuko ditu, latorrazko gizonak eta bihotz gabeko lehoiak aurkituko ditu. Denen artean Oz-era joango dira, bertan arazo guztiak konponduko direla sinistuz.

¿Non egongo da Oz? ¿Benetan nonbait egongo da? Badakigun gauza bakarra da, baldosa horien bidea jarraitu beharko duela.

GONBIDAPENAK: ORDU ERDI LEHENAGO KULTUR ETXEAN.

RAFTING ATERALDIA

Data: Ekainaren 2.

Adinak: 2001tik aurrera jaiotakoak.

Irteeraren ordutegia: 10:00.

Itzuleraren ordutegia: 18:00 Murillo de Gallego-tik.

Kuota:

  • 20 € erroldatuak eta
  • 35 € erroldatu gabeak..

Ordainketak: maiatzaren 14tik 18ra.

Oharrak: Janaria ez dago jardueraren barne.

IZENA EMATEKO EPEA: MAIATZAREN 2TIK 11RA.

UR-ARROILAREN JEITSIERA IRUÑEAN

Data: Ekainak 9.

Tokia: Piraguismo eskola “Kaparrosoren errota” Iruñean.

Ordutegia: 10:00etatik 14:00tara.

Kuota: 5 €.

Adinak: 2005 urtetik aurrera jaiotakoak.

Baldintzak: Igeri egiten jakitea.

Plazak: Gutxienez 10 eta gehienez 35.

IZENA EMATEKO EPEA: MAIATZAREN 14TIK 20ERA.

ZERBITZUA

AHOLKULARITZA PSIKOLOGIKO

Aranetxeak, Gizarte Zerbitzuekin koordinatuz, ibarrean erroldatutako 14-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako doako zerbitzua eskaintzen du.

Psikologiarekin zerikusia duten gaietan laguntza eskaintzen duen zerbitzua da, norbanakoarentzako laguntza zuzena eskainiz. Bakoitzaren psikologiarekin erlazionatutako galderak, zalantzak eta arazoak landuko ditugu.

Gure helburua hurrengo hauek hobe eramatera laguntzea da: zure familia eta lagunekiko harremanak, auto-estimua, harremanetarako-trebetasunak, estresa eta antsietatea, beldurrak, depresio egoerak, aldaketekiko egokitzapena, elikaduraren gorabeherak, menpekotasunak…

Aholkularitza honetan psikologian lizentziatutako aditu batekin kontatu dezakezu, arrazoia edozein izanda ere laguntzen saiatuko dena.

Hurbildu zaitez Aranetxeara ostiraletan, 17:00etik 19:00era.

Psikologoarekin biltzeko aldez aurretik hitzordua izatea nahitaezkoa izango da.

Datak: Ostiraletan,

  • martxoan (16, 23),
  • apirilean (13, 20, 27),
  • maiatzan (4, 11) eta
  • ekainan (2, 9, 16).

Orduak: 17:00etatik 19:00etara.

Lekua: Aranetxearan.

Hitzordua eskatzeko, edo informazio gehiagorako:
aranetxea@hotmail.com / 948 237558 /www.aranetxea.org edo Aranetxean.

Volver arriba