2021eko apirilak 22
Aranetxeako Psikologia Aholkularitza Zerbitzuak ordutegiak zabaldu ditu
Arangurengo Haraneko Gazteria eta Gizarte Zerbitzuek eskaintzen duten aholkularitza psikologikoak hitzorduen ordutegiak zabaldu ditu jasotzen ari diren eskariaren ondorioz. Astelehenetan 10:00etatik 12:00etara arteko ordutegia gehituko da. Ostiraletan 17:00etatik 19:00etara mantentzen dira hitzorduak.
Kontsultak telefonoz, WhatsApp bidez edo posta elektronikoz eskatu ahal izango dira. Gogorarazi nahi dugu jendaurreko ordutegia astelehenetik larunbatera dela, 16:00etatik 21:00etara.
Informazio gehiago aholkularitza psikologikoaren fitxan.