Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko martxoak 30

Aranguren Ibarreko emakume gazteak

Foto noticia

Taldean sartuko zara?

Berdintasunaren alorretik, Ibarreko emakume gazteen talde baten prestakuntza bultzatzen jarraitu nahi dugu, berdintasuna lantzeko.

Ekimen honetan parte hartzeko gogoa baduzu edo interesa izan dezaketen emakumeak badituzu zure inguruan, informazio hau helarazteko eta izena emateko eskatzen dizugu. Zuen proposamenei irekitako gunea izango da. Berdintasuna landu nahi izatea da baldintza bakarra, honako jarduera hauen bidez:

  • Autozainketa: gure emozioak zaintzea
  • Pentsa al daiteke bikote-harremana?
  • Bakarrik egotearen arteko abenturak
  • Ni eta nire gorputza… eta patroiak betetzen ez baditut?
  • She plays… emakume gazteak kirolean
  • Jendaurrean hitz egiteko teknikak
  • Gustuko ditugun egile edo taldeen kontzertuak, jarduera musikalak eta artistikoak.

Zer egin nahi duzuen planteatzeko gune bat sortu nahi dugu, eta landuko ditugu (ikastaroak, jarduerak, tailerrak, musika, artea, berdintasunaren ikuspegitik), eta, are gehiago, aurrerago, elkarte gisa eratu zaitezten lagundu ahal izango dizuegu, diru-laguntzak jasotzeko aukera izan dezazuen.

Deitu 948151382 telefonora edo idatzi igualdad@aranguren.es helbidera eta behar duzun informazio guztia emango dizugu. Taldean sartuko zara?

Hurrengo bilera: 2022ko apirilaren 7an, 19: 00etan, Aranguren Ibarreko udaletxean.