2025eko abenduak 17

Aranguren Ibarreko gazteek protagonismoa izango dute 2026ko Gazte Egutegian

31192 Gazte Guneak antolatutako argazki lehiaketak abenduaren 30era arte jasoko ditu proposamenak.

Foto noticia

Aranguren Ibarreeko Gazteriaren Etxeak (31192 Gazte Guneak) argazki lehiaketa bat iragarri du, Ibarrean erroldatuta dauden 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua, Aranguren Ibarreko 2026ko Gazte Egutegia osatuko duten irudiak hautatzeko helburuarekin. Ekimen honen bidez, ibarreko gazteen sormena, parte-hartzea eta adierazpen artistikoa sustatu nahi dira, gazteei ibarrari eta bertako jendeari buruz duten begirada pertsonala erakusteko aukera eskainiz.

Hala, lehiaketaren gaia gazteria eta Aranguren Ibarra izango da, modu aske eta sortzailean interpretatzeko moduko kontzeptu zabala. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki original aurkeztu ahal izango ditu, JPG formatuan, testurik, sinadurarik edo ur-markarik gabe, eta zabalkunde publikora egokiak.

Argazkiak espaciojoven31192@aranguren.es helbidera bidali beharko dira, eta honako datu hauek adierazi beharko dira: izen-abizenak, jaioteguna, harremanetarako telefonoa eta argazki bakoitzaren izenburua. Aurkezteko epea abenduaren 30era arte, asteartea, zabalik egongo da.

Aurkezteko epea amaitu ondoren, 31192 Gazte Guneko hezitzaile taldeak osatutako epaimahaiak 12 argazki hautatuko ditu, eta horiek izango dira 2026ko Gazte Egutegiko protagonistak. Gainera, hautatutako irudi guztiak Instagramen argitaratuko dira, eta boto gehien jasotzen duen argazkiak sari gehigarri bat jasoko du (sari hori lehiaketaren azken ebazpenarekin batera jakinaraziko da).

Aranguren Ibarreko Udaleko Gazteria Zerbitzutik gazte guztiak lehiaketa honetan parte hartzera animatu nahi ditugu, beraien talentua ezagutarazteko eta proiektu kolektibo honen parte izateko.

Kontsulta itzazu lehiaketaren oinarriak hemen klik eginez.

Volver arriba