2025eko irailak 1
Aranguren Ibarreko Haur Eskolek 2025-2026 ikasturtea plaza gehiagorekin hasiko dute
Udalak modulu berri bat jarri du Ttipi-ttapa Haur Eskolan, 0 eta 3 urte bitarteko 14 plaza gehiagorekin.
Ttipi-ttapa eta Kuluxka zentroek, Aranguren Ibarreko udal-titulartasuneko haur-eskolek, plaza gehiago izango dituen ikasturte berri bati hasiera emango diote aste honetan, familien eskaeraren igoerari erantzuteko.
Udan zehar, Aranguren Ibarreko Udalak modulu berri bat jarri du Mutiloako Ttipi-ttapa Haur Eskolako patioan, 14 plaza gehiagorekin.
Jarduera honekin, guztira 206 plaza lortu dira ikastetxe horietako haur-hezkuntzako lehen zikloan, Udalak ibarreko hezkuntzarekin eta familia-kontziliazioarekin duen konpromisoa sendotuz.