Aranguren Ibarreko Irakurzaletasuna sustatzeko kartel lehiaketa
Aranguren Ibarreko Irakurzaletasuna sustatzeko kartel lehiaketa, 2021eko Apirilak 23, Liburuaren nazioarteko eguna
OINARRIAK
PARTE-HARTZAILEAK: 18 urtetik gorako pertsonek har dezakete parte lehiaketa honetan.
GAIA: Lanek irakurzaletasuna iradoki beharko dute. Kartelaren mezuak liburuen balioa eta irakurtzeko grina izan behar ditu.
OBREN BALDINTZAK: Lanak originalak eta argitaratu gabeak izango dira eta ez dira, lan osoan edo zati batean, beste artista baten edozein modalitatetan argitaratutako lan, argazki, kartel edo pinturaren kopia, plagio, berregitea edo aldaketa izango.
Lanetan erabiliko diren estilo eta teknikak aukerakoak izanen dira.
Formatu hauetan aurkezten ahalko dira obrak: DIN A-3 (42 cm x 29,7 cm) edo DIN A-4 (29,7 cm x 21 cm.), betiere irudien edukia bertikalki jarrita.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere 3 lan aurkez ditzake, baina betiere irakurzaletasunarekin lotuta.
Testua badu, bi hizkuntzetan agertu beharko du, euskaraz eta gaztelaniaz.
AURKEZPENA: Lanak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, kanpoaldean aurkeztutako lanaren izenburua jarrita. Barnean, beste gutun-azal itxi batean, idatziz, egilearen datu pertsonalak sartuko dira: izena, abizenak, helbidea, helbide-elektronikoa eta telefonoa.
ONARTZEKO EPEA ETA TOKIA: Lanak aurkezteko epea martxoaren 1etik (astelehena) apirilaren 16ra (ostirala) izango da, 21:00etan.
Lanak Aranguren Ibarreko Liburutegian eta Kultur Etxean (Mutiloa) eman ahalko dira, jendaurreko ordutegian.
SARIAK: Sari bakarra emango zaio kartelik onenari, 120 €. 2021ko PFEZ atxikipenak aplikatu ondoren. Apirilaren 22an emango da, Liburuaren Eguna ospatzeko Alejandro Fernández Aldasoro idazlearekin Kultur Etxean egingo dugun topaketa batean,.
EPAIMAHAIA: Lehiaketa ebatziko duen epaimahaia honako hauek osatuko dute: liburutegiko ordezkari bat, Aranguren Ibarreko kultur teknikaria, Nora Bengotxea, eta Alejandro Fernández Aldasoro idazlea. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.
Saritutako lana Aranguren Ibarreko Udalarena izanen da, eta egileak erreprodukzio eskubideak Udalari lagako dizkio.
Aurkeztutako lanean aukeraketa batekin erakusketa bat prestatuko da, apirilaren 23tik maiatzaren 2ra, Kultur Etxeko jendaurreko ordutegian.
OHARRAK: Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Oinarri hauetan aurreikusten ez den edozein gorabehera lehiaketa honetako epaimahaiak ebatziko du.