2023ko urriak 26
Aranguren Ibarreko soinu eta argiztapen ekipoen modernizazioa
Modernizazioak aurre egiten die soinu eta argiztapen ekipoen zaharkitzeari eta mota guztietako ekitaldiak hartzeko behar diren ezaugarri tekniko berriei, teknologia digitaletara eta LED argiztapenera igarotzearen bidez. Azken horrek eraginkortasun energetiko handiagoa bilatzen du, trantsizio ekologikoarekin dugun konpromisoari begira. Bestalde, makineria eszeniko guztia mugitzen duten motorrak ordeztu dira, agertokiko lanen segurtasunari buruzko araudi berrietara egokituz.
Obra Berreskurapenerako eta Erresilientziarako Mekanismoaren (MRR) kontura finantzatu da, NextGenerationEU finantza-tresnaren barruan (Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana), C24.I02 inbertsio-lerroan. “Kultura-industriaren balioa handitzea – Kulturaren dinamizazioa lurraldean zehar”. 2. proiektua – “Arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu iraunkorrean kudeatzeko neurriak”
Urriaren 3az geroztik aldaketa guztiak martxan daude ibarreko herritarrentzat kalitatezko kultur ekitaldiak programatzen jarraitzeko.