Aranguren Ibarreko udal liburutegiak abenduko familia-programazioa iragarri du
Eskaintza abenduaren 15, 16 eta 18an familiartean gozatzeko pentsatuta dago, eta mahai-jokoen maratoia, Lego robotikako eta argi-esperimentuen tailerrak barne hartuko ditu.
Aranguren Ibarreko udal liburutegiak familia-programazio oso bat antolatu du abendurako, 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako eta familian gozatzeko jarduerekin. Hala, abenduaren 15etik 18ra, udal liburutegian eta auditorioan hainbat jolas eta hezkuntza proposamen egongo dira.
Egitaraua abenduaren 15ean, astelehena, hasiko da, 17:00etatik 20:00etara, familia osoak parte hartu ahal izango duen mahai-jokoen maratoiarekin.
Abenduaren 16an, asteartea, Lego robotika-tailerraren txanda izango da. Bertan, parte hartzen dutenek Lego piezekin beraien eraikuntzak egin ahal izango dituzte. Tailerra 17:30etik 19:00etara izango da liburutegian.
Azken proposamena abenduaren 18an, osteguna, izango da udal auditorioan, argi-esperimentu tailerrarekin. Jarduerak bi saio izango ditu, 17:00etan eta 18:30ean.
Bi tailerrak 6 urtetik gorako umeeentzat zuzenduta daude.
Egitarau osoan izena emateko epea abenduaren 9tik, asteartea, 11ra, osteguna, irekiko da 948 29 14 89 telefonora deituz 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Kontsulta ezazu jarduera guztiak biltzen dituen kartela hemen klik eginez.