2023ko ekainak 22

Aranguren Ibarreko Udalak babes ofizialeko etxebizitzak BOE sustatzen jarraitzen du Ibarreko herritarrentzat.

Foto noticia

Entremutilvasen 85 etxebizitza kudeatu eta eraikitzeko lehiaketa egin da, duela gutxi entregatutako 50 etxebizitzekin batera.

Lehiaketa hau Abaigar enpresa sustatzaile eta eraikitzaileari esleituta izan da.

Etxebizitzak NASUVINSAk esleituko ditu iraileko kanpainan, eta obrak aurtengo udazkenean hasiko dira.

Etxebizitza horiek eskuratu ahal izateko, NASUVINSAko etxebizitzen erroldan inskribatuta egon beharko da. 2023ko irailaren 1ean gutxienez bi urteko antzinatasuna izan beharko da Aranguren Ibarrean erroldatuta, eta sustapen hori lehenesten dela zehaztu beharko da.

Zalantzak argitzeko, ekainaren 28, 29 eta 30ean, 18:00etatik 20:00etara, Aranguren Ibarreko Udaletxeko MUTILOA aretora joan ahal izango. Udal teknikariak eta enpresa sustatzailekoak izango dira bertan.

Volver arriba