2023ko ekainak 28

Aranguren Ibarreko Udalak LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko du

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udalak LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna edo Lesbiana, Gay, Bisexual, Transexual, Transgenero eta Lntersexualen Nazioarteko Eguna ospatuko du aurten ere, ekainaren 28an. Data hori aukeratu zuten 1990ean homosexualitatea Osasunaren Mundu Erakundearen gaixotasun mentalen zerrendatik atera zela ospatzeko.

LGTBI+ pertsonek espazio guztietan egoteko eta askatasunez adierazteko duten eskubidea aldarrikatu nahi da, eta gizarte osoari dei egiten zaio bere ekintzekin LGTBI+ pertsonak libre senti daitezen.

Aranguren Ibarreko Udalbatzak, 2023ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, aho batez onartu zuen Adierazpen Instituzionala, honako hau azpimarratuz: erabateko berdintasunerako, duintasunerako eta sexu- eta/edo genero-identitatea askatasunez garatzeko eskubidearen defentsa garbia.

Gainera, udaletxearen fatxada ostadarraren koloreekin argiztatuko da aste honetan zehar, udalerriak egun aldarrikatzaile honekin duen konpromisoa sinbolizatuz.

Aitorpena hemen deskarga dezakezu:

Aitorpena (.docx 15KB)

Volver arriba