2023ko azaroak 9
Aranguren Ibarreko Udalak trantsizio energetikorako laguntzak eskuratu ditu
Aranguren Ibarreko Udala 2023ko trantsizio energetikorako tokiko erakundeentzako laguntzen deialdira aurkeztu da, maiatzaren 5eko 106E/2023 Ebazpenarekin eta Industria, Energia eta S4 Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusiaren irailaren 26ko 31E/2023 Ebazpenarekin bat etorriz, eta honako laguntza hauen onuradun izan da:
- Zolinan eta Labianon argiteria publikoaren instalazioa berritzea: 30.000 €
- Aranguren Ibarreko Tokiko Energia Komunitatea eratzeko eta parte hartzeko prozesuak, eta Mutiloabeitiko Industrialdeko Energia Komunitatearen Partaidetza Prozesua: 19.795,60 €
- Mutiloabeitiko Industrialdeko Energia Erkidegoa eratzea: 3.581,60 €