Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko maiatzaren 22an

Aranguren Ibarreko Udalak udalerriko kale eta espazio publikoak desinfektatzeko lanekin jarraitzen du

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udala martxoaren 16az geroztik kale eta espazio publikoak desinfektatzen ari da, koronabirusaren hedapenari eusteko prebentzio-neurri gisa.

Bi langile ari dira egunero desinfektatzen, motxila lainoztagailuarekin. Egunean 350 eta 400 litro desinfektatzaile bitarte erabiltzen dira.

Lanak Osasun Etxearen inguruan hasiko dira, 7:30ean, eta gero gainerako eremuak desinfektatuko dira (Mutiloa plaza eta ingurua, Santxiki, Mutiloa, Entremutilvas, Ibaialde eta Mutiloako gainerako eremuak). Gehien erabiltzen diren eremuak egunero desinfektatzen dira, eta gainerakoak txandakako egunetan, desinfektatze-maila egokia izan dadin.

Herritarrei oinarrizko prebentzio neurriak betetzea gomendatzen diegu: eskuetako higieneari, 2 metroko distantzia sozialari eta maskararen erabilerari buruzkoak. Era berean, eskertzen dugu hondakinak bota  eta bereizteko laguntza, bereziki maskarak eta erabilitako eskularruak. Herritar guztion artean Ibar garbiagoa izango dugu.

Parte hartu zure segurtasunean