2024ko martxoak 15

Aranguren Ibarreko X. Duatloia

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Triatloi Klubetik gogorarazi nahi dizuegu igande honetan, martxoak 17, Aranguren Ibarreko Duatloiaren hamargarren edizioa ospatuko dela. Bertan 200 parte-hartzaile baino gehiago izango dira kategoria ezberdinetan 09:00etatik 14:30era bitartean.

Duatloia dela eta, trafikoa eten egingo da noizean behin, desbideratu egingo da gure ibarreko hainbat kaletan, eta eskualdeko hiri-garraioaren 25. linean aldaketak egingo dira.

Haraneko bizilagun guztiei hesien atzetik laguntza ematera animatzen zaituztegu, zuen presentziarekin eta animoekin; hauek izango dira ordutegiak eta kategoriaren araberako distantziak, eta Duatloiko puntu neuralgikoa Mutiloabeitiko Mutiloa Plaza izango da.

Volver arriba