Aranguren lantegi eskolaren ikastaroa bukatu da
Aranguren Lantegi Eskolaren ikastaroa bukatu da. Egindako klausura ekitaldia gaur eguerdian egin da eta bertan parte hatu dute, Nafarroako Lan Zerbitzuko Zuzendariak Maribel Garcia Malok, Arangurengo alkatea Manuel Romero eta Juantxo Agirre, Aranzadiko Idazkari Orokorra.
Zer da Aranguren Lantegi eskola?
Programa honek lana eta heziketa batera bermatzen dituen izaera mixto bat dauka, helburua lanpostu gehiago sortzea delarik.
Urte batean zehar 16 ikaslek trebatuko dira, ikaslearen lan merkatu sarrera hobetzeko asmoz, ikasle bezala sartzen dira eskolan eta profesionalak bezala ateratzen dira.
Programa honek besteengan desberdintzen duen elementu garrantzitsu bat ikasketa metodologia izan daiteke, metodologia hau lan praktikoan oinarritzen da batez ere. Ikasleek 4 hilabetetan zehar heziketa teoriko eta praktikoa jasotzen dute, alde batetik gelan eta bestetik gizarte ekintza lanean. Ekintza hauek normalean instalazio mantenimendua, eraikuntza eta erabilera publikoa duten natur guneen berreskurapenak izaten dira, beti ere Aranzadi Zientzia Elkarteak dituen helburu garrantzitsuak kontutan hartuta: zientzia eta kulturaren dibulgazioa.
Bertan irakasten den formazioa ERAIKUNTZEN MANTENIMENDUA ETA HIRI EKIMANDUA da, baina nabarmendu behar da ere bai Nafarroako Lan Zerbitzuak eskeintzen dituen hiru ziurtagiri profesionalak ere jasotzen dutela, honela emandako formakuntzaren kalitatea eta lana bilatzeko garrantzitsua den tituluaren ofizialtasuna lortzen dutelarik.
Lan sarrerak hobetzeko espezialitate honen formakuntzaz gain beste ikasketa batzuk ematen dira: Informatikan alfabetatzea; Lan arriskuen prebentzioa; Lan bilaketa aktiboa; trebetasun sozial eta komunikatiboa; heziketa prozesuari bukaera eman (kalkulua; nerketak; aurrekontuak; planoak interpretatu…); Errepide segurtasuna; Osasuna; Ingurumen heziketa eta Berdintasuna.
