2025eko maiatzak 20

Argitaratuta Ttipi-Ttapa Haur Eskolako 2025-2026 ikasturterako behin-behineko onarpen-zerrendak

Ikasle berriek 2025eko maiatzaren 29tik ekainaren 4ra bitartean formalizatu ahal izango dute beraien matrikula, onarpen-zerrenda behin betikoak argitaratu ondoren. Zerrenda horiek maiatzaren 28an egongo dira eskuragarri.

Foto noticia

Hezkuntza Departamentuak, EDUCA atariaren bidez, 2025-2026 ikasturteko behin-behineko onarpen-zerrendak argitaratu ditu. Horrela, Aranguren Ibarrako Ttipi-Ttapa Haur Eskolan matrikula eskatu duten familiek zerrendak  gaurtik aurrera kontsultatu ahal izango dituzte, EDUCA atariaren bidez edo eskolara zuzenean deituz, 948 231 593 telefono-zenbakira. 

Behin-betiko onarpen-zerrendak 2025eko maiatzaren 28an argitaratuko dira eta EDUCA atarian edo telefonoz ere eskuragarri egongo dira. Ondoren, ikasle berriek Ttipi-Ttapa Haur Eskolan maiatzaren 29tik ekainaren 4ra bitartean, 11.30etatik 13.30etara, matrikula formalizatu ahal izango dute, aurretiko hitzordurik gabe. 

Matrikula formalizatzeko, familiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute: haurraren Osasun Txartelaren (TIS) fotokopia; matrikularen ordainketaren egiaztagiria; 2024ko errenta aitorpenaren (PFEZ) fotokopia, guraso edo legezko ordezkariena; eta ordainagiriak helbideratuko diren banku-kontuaren fotokopia. Horrez gain, beharrezkoa balitz, haurraren arreta egokia bermatzeko beharrezko informazio medikoa eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako jaiotzek familia-unitatearen kideen kopuruan izandako aldaketak egiaztatzen dituen dokumentazioa ere eskatuko da. 

Edozein zalantza izanez gero, Ttipi-Ttapa Haur Eskolak familiei eskolara 948 231 593 (Elena) zenbakira deitzea gomendatzen die. 

Kontsultatu informazio guztia hemen klik eginez. 

Volver arriba