2023ko abenduak 17
Kirol jardueretarako aurre-izenematerako bigarren txanda zabaldu da

Udalaren Kirol Egitarauko jardueretan parte hartzeak aldaketak izaten ditu ikasturtean zehar. Lehen lauhilekoan lekurik gabe gelditu zirenei parte hartzeko aukera emate aldera, aurre-izenematerako beste epe bat ezarri da, jardueretan oraindik dauden leku hutsak betetzeko.
Aurre-izenemateak urtarrilaren 15ean, 16an eta 17an eginen dira 948 012 012ra (doan) edo 012ra (0,34 € dei bakoitzeko) deituz, 8:00etatik 18:00etara.
Kontsultatu informazio guztia hemen:
Jarduerak eta aurre-izenematerako prozedura (.pdf 997KB)
Udal Kirol Egitaraua 2023-2024 ikasturtea
KIROL-JARDUERETAN IZENA EMAN DELA BAIEZTATZEKO GALDERA-SORTA |