2022ko urriak 26

EUSKARALDIA IZEN EMATEA: gurasoentzako informazio saioa eta haurrentzako tailerra

Foto noticia

Eguna: Azaroak 10, osteguna

Ordua: 16:45 – 18:15

Lekua: Irulegi Ikastetxe Publikoa

Euskaraldiko hirugarren edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko da. Euskaraldia entrenamendu bat da, euskararen erabilera areagotzea helburu duen gizarte-ariketa masiboa.

Datorren azaroaren 10ean bi aldibereko jarduera garatuko dira, bata helduentzat eta bestea haurrentzat, Euskaraldiaren testuinguruan.  Jardueren ondotik, izena emateko eta Euskaraldian parte hartzeko txapak jasotzeko aukera egonen da.

Gurasoentzako saioa

Haurrek egiten dugunaz ikasten dute, ez hainbeste esaten dugunaz, hori dela eta gakoa gure hizkuntza ohiturak zaintzea da, erabilerarekiko jarrera aktiboa izatea. Kontraesanak izango ditugu, baina poliki poliki urratsak eman ditzakegu eta horretan Euskaraldiak laguntzen ahal digu. Horretaz guztiaz hitz eginen digu Jose Mari Agirretxeek, Porrotx, ordu betez.

Haurrentzako tailerra

Familiek lehen tarte hori Jose Mari Agirretxerekin partekatzen duten bitartean, haurrek, Dindaiako hezitzaile batek lagunduta, ondoren Porrotxekin, eta parte hartu nahi duten gurasoekin, batera dantzatuko duten dantzarako atrezzoa eta koreografia prestatuko dute.

Izen ematea: azaroaren 8ra arte, hemen:

    HAURRAREN DATUAK:

    Izena: (*)

    Abizenak: (*)

    Jaiotze-urtea: (*)

    Telefono mugikorra:

    Iradokizunak galderak...

    * Nahitaez bete beharrekoak

    Volver arriba