2022ko urriak 12
Badator Euskaraldia: izen ematea irekita

Ibarreko Euskaraldiaren batzordeak, Aranguren Telebistaren laguntzaz, azaroaren 18tik abenduaren 2ra luzatuko den Euskaraldian izena ematera animatzeko bideoa egin du.
Bideoan herriko gazte eta helduek parte hartu dute, kirol eta kultura mundukoak, ariketan parte hartzeko haien rola aukeratu eta https://izenematea.euskaraldia.eus/ webgunearen bidez haien parte hartzea berretsi edo lehen aldiz izena emango dutenak.
Bideoan Oinat Glaria (Belarriprest), Irune Vázquez, (Ahobizi), Jesús Sukunza (Ahobizi), Iratxe García (Belarriprest), Jagoba Arrasate (Ahobizi), Andrea Lusarreta (Ahobizi) eta Endika Osakarrek (Ahobizi) haien aurtengo Euskaraldirako erronkak azaltzen dizkigute eta parte hartzera gonbidatzen gaituzte.