Baditugu 2024ko Olentzero eta Mari Domingiren kartelen lehiaketaren irabazleak
Gela irabazleak San Pedro Ikastetxe Pubikoko 2.B, lehenengo kategorian, eta Irulegi Ikastetxe Publikoko 5.A, bigarrenean, izan dira.

2024ko Olentzero eta Mari Domingi kartelen lehiaketak baditu irabazleak. Lehen kategorian, Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. maila bitarteko gelei zuzendutakoan, San Pedro Ikastetxe Publikoko LHko 2.Bko kartela aukeratu da. Bestalde, bigarren kategorian, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailak biltzen zituena, Irulegi Ikastetxe Publikoko 5.A mailako lana izan da saritua.
Gainera, irabazle suertatu diren kartelek euskarazko material didaktikoan inbertitzeko 100 €-ko saria jasotzeaz gain, ibarrean ere helburu bereziarekin erabili dira:
San Pedro IPko 2.B klaseko lanak Olentzero eta Mari Domingi Ibarreko hiru herritara iritsi direla iragartzen lagundu du, eta Irulegi IPko 5.A klasekoa, berriz, biak Mutiloara iritsi direla jakinarazteko erabili da.
Bestalde, 2024ko Olentzero eta Mari Domingiren kartelen lehiaketan aurkeztutako lanen aukeraketa bat, non bi ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko eskolek parte hartu duten, ikusgai egongo da Aranguren Ibarreko Kultur Etxean 2024ko abenduaren 18tik 29ra.
Euskara Zerbitzutik irabazleei zorionak eta parte hartzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu. Zain gaituzue Kultur Etxeko artelanen erakusketan!
Kontsulta itzazu Olentzero eta Mari Domingiren kartelen lehiakearen oinarriak hemen klik eginez.