Baditugu 2025eko Olentzero eta Maridomingiren kartelen lehiaketaren irabazleak
Gela irabazleak San Pedro Ikastetxe Publikokoa, lehenengo kategorian, eta Irulegi Ikastetxe Publikokoa, bigarrenean, izan dira.
2025eko Olentzero eta Maridomingi kartelen lehiaketak baditu irabazleak. Lehenengo kategorian, Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. maila bitarteko gelei zuzendutakoan, San Pedro Ikastetxeko kartela aukeratu da. Bestalde, bigarren kategorian, Lehen Hezkuntzako 4., 5 eta 6. mailak biltzen zituena, Irulegi Ikastetxe Publikoko lana izan da saritua.
Gainera, irabazle suertatu diren kartelek euskarazko material didaktikoan inbertitzeko 100€-ko saria jasotzeaz gain, ibarrean ere helburu bereziarekin erabili dira:
KARTELAK TXERTATU
San Pedro IPko lanak Olentzero eta Maridomingi Ibarreko hiru herrietara iritsi direla iragartzen lagundu du, eta Irulegi IPkoa, berriz, biak Mutiloara iritsi direla jakinarazteko erabili da.
Bestalde, 2025ko Olentzero eta Maridomingiren kartelen lehiaketan aurkeztutako lanen aurkeraketa bat, non bi ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko eskolek parte hartu duten, ikusgai egongo da Aranguren Ibarreko Kultur Etxean gaurtik aurrera, 2025eko abenduaren 16, asteartea, 30era arte.
Euskara Zerbitzutik irabazleei zorionak eta parte hartzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu. Zain gaituzue Kultur Etxeko artelanen erakusketan!
Kontsulta itzazu Olentzero eta Maridomingiren kartelen lehiaketaren oinarriak hemen klik eginez.

