2023ko abenduak 13

Ebatzita 2023ko Olentzeroko kartelen lehiaketa

Foto noticia

Aurten, talde-lana sustatzeko asmoz, parte-hartzaileak ez dira aurreko urteetan bezala ikasleak izan, San Pedro eta Irulegiko IPetako Lehen Hezkuntzako 1-6 mailako gelak baizik, irakasle batek zuzenduta.

 

Oinarriak

 

Lehiaketa bi kategoriatan banatu da:

  1. Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. maila bitarteko gelak
  2. Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. maila bitarteko gelak

 

Gela irabazleak honakoak izan dira:

  1. Kategoria: Irulegi IP-ko LH 3B gela
  2. Kategoria: San Pedro IP-ko LH 6A gela

Zorionak zuen lanagatik!

 

Lehen kategoriako kartel irabazlearekin Ibarreko herrietara Olentzeroren etorreraren berri ematen duten kartelak egin ditugu:

 

Bigarren kategoriako kartel irabazlearekin Olentzero Mutiloara iristen denaren berri emateko kartela egin dugu.

 

 

Gela irabazleek 100 €-ko saria jasoko dute euskarazko material didaktikoan gastatzeko.

 

Aurkeztutako lan guztiak Kultur Etxean egonen dira ikusgai abenduaren 18tik 29ra bitartean. Bertatik pasatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu: merezi du!

Volver arriba